Etxekolana 2017/02/24
Curriculumean eta irakurgaian ikusitakoa eta ulertutakoa gogora ekarriz nire esperientziarekin lotzen saiatuko naiz gaurkoan. Nire ikasle bizipenarekin lotzen hain zuzen ere. Aipatu nahi dut nire ikastolan gurasoak parte hartzen zutela gogoan dudala. Esate baterako liburuak irakurtzen zizkieten ikasleei. Sei liburu ingururen kartelak jartzen zizkiguten eta bakoitzak bat aukeratu behar genuen, liburu berdina nahi genuenak sobera baldin baginen zozketa egiten genuen, horrela batzuk beste ipuin bat entzutera joango lirateke. Gurasoak ziren ipuin kontalari, eta hori benetan garrantzitsua iruditzen zait, izan ere, gurasoaren seme-alabak motibatu egiten dira eta gehiago ikasten dute, bertze baliabide bat da.
Behin nere aita etorri zen ikastolara, ni jada ez nintzen ikastolan, dbh-en baizik baina nere ahizpa berarengana joan zen. Eta oso pozik jarri zen berarekin argazki bat egin zuen. Familiako kide bat bere partez zegoela sentitzen dute umeek, beraietaz oinarritzen direla, eta gurasoak hor laguntzeko daudela ikustean motibatu egiten dira. Eta hori behin baino gehiagotan ikusi dut. Beste alde batetik antolatzen diren ekintzetan egia da irakasleek daukatela lehen hitza. Eta ez dutela gurasoak klasean egoten uzten. Eta hau egia da faltan bota dudala. Zeren badira gurasoak gai bati buruz asko dakitela, baina ez direnak ikastolara etorri. Edo eta haur hezkuntzan familiako kideen bisita batek emandako ilusioa zer?
Erran beharra dut askotan dena ez dagoela irakasleen kontu. Adibidez batxilerrean programa bat erakusteko bete beharra daukate irakasleek, eta ezin dute aldatu. Programa oso luzea da hain epe motzerako eta azkar azkar doaz, denbora eman gabe materia dena emateko. Hori benetan estresantea da, hor ikusten da zeinek agintzen duen. Nire ustez irakasle on batek ere izan beharko luke hitza, politikak eta gobernuak baino gehiago. Mundua ezagutu nahi duen batek hain zuzen ere.
Gogoratzen naiz esan zidatela biogeo asignatura ez aukeratzeko, ez zitzaidala komeni, gaizki ibiliko nintzela. Teknologia asignatura hartzeko, niri ez zitzaidan batere gustatzen teknologia baina dudatan egon nintzen irakasleak esan zizkidan hitzekin. Gurasoek lagundu zidaten, esan zidaten gustatzen zitzaidana aukeratzeko eta benetan eskertzen diet. Momentu hortan galduta nintzen zer erabaki ez nekiela baina beraien laguntza beharrezkoa izan zen. Biogeo aukeratu nuen eta asko gustatu zitzaizkidan emandako gaiak, eta kurtso guztia aprobatu nuen lehenengoan. Honekin zer esan nahi dut? Nire gain ez zutela konfiatu irakasleek, baina ni kapaz nintzela. Pentsa, nahiago zuten nik gustuko ez nuen klase batean sartzea. Hori ez zait egokia iruditzen. Hau dena dbh-en pasa zitzaidan.Konszienteak izan behar gara gertatzen ari denaz eta nik uste dut umeak egin nahi duena ere beharrezkoa dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario