domingo, 12 de marzo de 2017

2017/03/10

     Iepa! Ortziralean nekatuta nintzen, aste guztiko logalea akumulatuta nuen, baina ala ere psikomotorreko saioa genuen eta horrek animatu ninduen. Gainera kanpoan egin ditugu jolas batzuk eta oso dibertigarria izan da. Ondoren deskantsua izan dugu eta didaktika orokorreko klasera abiatu naiz. Nire lagun bati lekua gorde diot nire alboan iseri dadin eta aste hauetan egiteko ditugun gauzak apuntatzen ibili gara. Hortan ginela irakaslea sartu da gelan eta galdetu digu ea bilatua genuen programaketa didaktikoa. Baietz erantzun eta programaketa didaktikoak ireki ditut. Hiru desberdin nituen aurkituak. Taldekideekin hitz eginez konparatu ditugu ea zeinek zeuzkan nire gisakoak edo eta beste ezberdin batzuk.

     Bata bestearekin alderatuz egon gara. Aurkibidean puntu desberdinak zituzten bai batak eta bai besteak, baina askok berdina esan nahi zuten, hitz desberdin edo eta ordena aldaturik. Irakasleak erran digu oso garrantzitsua dela dena ongi ulertzeko dekretua bere osotasunez irakurtzea, baita guk egindako laburpena ere. Bertzela galduta jarraituko dugula.
      Honez gain aipatu digu horrelako saioak ez direla funtzionatzen ari eta beraz hurrengoan klase magistrala emango duela. Ulertzen dut, baina pena ere ematen dit iruditzen zaidalako eta badakidalako nire partetik gehiago ematen al dudala . Eta ziur nago nire klasekideek ere. Nik uste dut kuriositatea falta zaigula gaian alor batzuekiko eta espero dut hau aldatzea gaiari hobeto heltzeko. Dekretuaren laburpena egin beharra daukat gauzak hobeto antolatzeko.
Esan digu arazoetan oinarritutako programaketa diaktiko bat egin beharra daukagula (bullynga, dolua...)
Informazioa hemendik begiratzen egon gara:
HEZIBERRI 2020

No hay comentarios:

Publicar un comentario