lunes, 27 de marzo de 2017

2017/03/27

        Gaurko saioan irakaslea klasera sartu da eta klasea bi zatitan banatuko dugula esan digu. Alde batetik power point bat ikusiko dugula: "Haur hezkuntza, esku-hartzeko printzipioak"  eta ondoren denen artean artikulu bat irakurriko genula, banaka besteei irakurriz.

        Lehenik eta behin ikusi dugu dena ezin dela globalizatu, umeek ez dutela dena bat egin behar. Gehiena ez baina gauza batzuk bakarrik egitea tokatuko zaigu.  Hizketaldia hasi da klasean honen inguruan. Talde txikitan edo bakarka gauzak landu behar ditugu? 1998-ko testu bat dela ez dugu ahaztu behar. 

        Haurrek bakarrik ikasteko sena. Haurrak aktiboki ikasten du. ( Piaget) beraz irakasleak egoera eta esperientzia desberdinak planifikatu behar ditu era anitz, zehatz, maneatzaile, sormenezko, interesgarri eta motibatzaileak prozesu espontaneoa azkartu dadin. Baina irakasleak ideia botatzen badu non dago sormena?? Erditik hasten da. Umeei hasieratik hitza eman ez gero landu dezakegu iniziatiba eta autonomia.

  • Behaketa globala: Subjetiboa da. Objetu edo fenomeno baten osotasunera bideratzen du atentzioa. Haurren lehen behatze espontaneotik hurbil kokatzen da. " Azpimarratzekoa da ikusitakoaren hautemate estetikoa sustatzearean garrantzia: ikusten dutena polita edo zatarra, atsegina edo desatsegina den esanez hastea beraien behaketa"
  • Behaketa Sistematikoa: Irizpide bati egokitu behar zaio ( posiziozkoa, kualitatiboa, erabilgarritasunaren araberakoa, erlaziozkoa.... Bere atentzioa modu analitikoan finkatzea ahalbidetuko dion behakuntza arau bati eusten ikasi behar du haurrak.  ( Galtzerdien adibidea, politinetik itsusiena jartzea galtzerdiak. "Zenbat puntito zituen galtzerdiak?" Galdetu du irakasleak.
  • Behaketa konparatzailea: Behatutakoa gauzen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak azaltzea dakar. Orokortasunetik- Partikularretara. / Haurra gauza orokorretatik hasiko da konparatzen/ ile horia den edo morena jakiteko koloreak jakin behar ditu./ begien kolorea berandugo ez da horrekin hasiko oso espezifikoa bai da konparaketa hori.
  • Behatutakoaren komunikazioa: Haurrak adierazi dezakeena baino gehiago behatzen du. Umeak jakingo du bi haur ikusita bata bestea baino altuagoa dela baina ez du hiztegia ezagutuko "baxua" edo "altua" eta orduan ez da kapaz izango hitzez adierazteko. Horregatik eskatu behar zaio beste era bat.  Beti aurkituko du umeak beste modu  bat adierazi nahi duena espresatzeko? Klasean galdetu du. Gehienek ezetz uste dugu. Umeak lortuko ez duenean frustazioa edo negarra erabili dezake.Bultzatu:
    • Lengoai korporala
    • Plastikoa
    • Ahozkoa
    • Grafikoa
    • Aldaketa irizpideak ezagutu behar ditu.
  • Ezagutza sentso-pertzeptiboa, behaketa ostean datorren esperimentazioarekin osatzen da. Esperientzien esperimentazioa eta gauzatzearekin.
  • Manipulazioa =/= Esperimentazioa
    • Jarduera ezin da ekintzara ugatu. ( pentsatu/ irudikatu)
  • Esperientziak barneratuak izateko izan behar dituen ezaugarriak  
    • Aktiboak. " Ezagutza ez da eskuratzen errealitatea kopiatzen, bertan eginez baizik" (Piaget)
    • Atsegina
    • Zehatzak
    • Motibatzaileak
    • Sormena estimulatzen duena. 
Beti ere IPC barnean.
Esate baterako: interesgarriak suerta daitezkeen egoeretan lan egiteko aukerak eskeintzea. Beti ere muga batzuen barnean izan ere arau batzuk jarraitu behar dira irakasle moduan, sistema bat, metodo bat.
Nola lortu dezakegu ESKOLA PRIBATUETAN sartzea? Klasean eztabaida sortu da. Esanez bakoitzaren proiektua aurkezteko irakasleen aurrean, ikasleak motibatuko dituen proiektu bat sortzea besteak konbentzitzeko. Zuzendariari ez zeren berak ya barneratua dauka ordurarte eskola izan den gisan.

Zeinek hartzen du parte klaustroan? Eskolako langile guztiak. Esate baterako: psikologoak, irakasleak, pedagogoak, ikasleak, zuzendaria...
Eskola bat aldatzeko: Familia eta ikasleen laguntzarekin. Irakasleak konbentzitzea da helburua, akordio batera iristea familia eta irakaslelaren artean. 
Loreak lantzen kanpoan lanean, lantzen da materiala, manipulatu, eraldatu eta konbinatu.- Honekin lortzen da konfiantza, ikasten ikastea... modu ezberdinak. Ez da berdina esatea aurkezpen bat egin behar duela edo zirko bateko animaliez hitz egin behar dela. Horrela umea motibatu egingo da.

"ELEMENTU GUZTIEN ELKARRERAGINA, ESPERIENTZIARI ETA KOMUNIKAZIO HARREMANEI BEREBIZIKO GARRANTZIA ESKAINI BEHAR ZAIE. " 

Irakurgai batzuk etxean irakurri nahi ez gero, bat klasean irakurriko dugu:

- Globalizazioa errealitetera urbiltzeko formula gisa ( Antonio Zabala)
-Ikasgelako programazioaren gaitasunak ( Amparo escamilla)
- Competencias en la programación  ( escamilla)

Irakaslea beti izan da pasiboa." Enseñar para la vida en la vida." >>> Arazoei aurre egiteko . Zein da haurrek bizi behar duten errealitatea? Zein dira haurraren beharrak?  Aukeratutako gaiek erantzun behar diete behar ezberdinei. Adibidez janariaren gaia ( 3, 5, 6, 8 urtekoekin.) ezberdintasuna lantzeko modua izango da eta bertan egongo den jakintza. Kolorea eta janaria lotzeak ze arazo didaktiko du? Bakoitza maila mota batean egongo dela.  Nola landu bakoitza bere mailara iristeko? 
Zerk korrelazionatzen du umeen notekin? Kontzeptu garrantzitsuak: Motibazioak, interasak, autoestimua ( mota asko daude, oso garrantzitsua) 
Irakasleak artikulu bat irakurri digu. Bukaeran Eugenioren bideoari buruz hitz egin digu, klaseko kide baten duda bat dela eta.
13'26: espazioa txokoetan dago, hau programaketa didaktiko baten barruan metodologian dago, espazioaren antolaketak.. Egindako sailkapena haurreko postean jarri nuen. Honekin bukatzen dut gaurko saioaren deskribapena.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario