miércoles, 22 de febrero de 2017

2017/02/10

     Otsailak 10eko Ostiralean klasean sartu eta irakasleak galdetu zigun ea irakurria genuen haur hezkuntzako curriculum dekretua. Denok ezetz erantzun genuen eta ez genuenez inork deskargatua klasean bertan deskargatu genuen. Curriculuma banatzeko hasieran arazoak izan genituen, baina azkenean antolatu egin genuen. Taldeka jarri ginen eta binaka edo hirunaka 3 orri irakurri genituen. Ondoren orri horietatik guretzat garrantzitsuena zena aukeratu genuen eta ideia nagusiak idazten joan ginen. Berez aurkezpen bat egin behar genuela uste genuen baina lehenengoek baino ez zuten egin aurkezpena. Gero konturatu ginen honen guztiaren helburua bertze bat zela. Denon artean drive bat egitea. Bakoitzak gure korreoa bidali genuen eta irakasleak drivea sortu zuen, gure egitekoa hurrengo asterako gure curriculum propioa egitea zen. Maddi, Eider eta neri tokatu zitzaigun zatia honako hau izan zen:

40-42 orrialdeak (Eider Gil, Maddi Aguirrezabal eta Haizea Etxeberria)

3.2.– Bigarren zikloa.

1. MULTZOA. Hitzezko eta idatzizko komunikazioa → Komunikazioa sustatu eta garatzeko modu ezberdinak, hala nola, zentzumenen bitartez.

  • Pertsona helduek eta haurrek eguneroko bizitzako egoeretan dituzten komunikazio-xedeak ulertzea eta, arian-arian, horietara egokitzea.
  • Ahotsa deskubritzea eta probatzea.
  • Ahoz adierazitako testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak, errimak, esaera zaharrak, asmakizunak, etab.
  • Informazio, beharrizan, emozio eta gogoak hitzen bidez adierazi eta azaltzea eguneroko bizitzako egoeretan.
  • Hizketaldiak eta elkarrizketak abiatzeko estrategia egokiak erabiltzea, hots, oinarrizko arauak erabiltzen hastea  (deiak egitea, hitz egiteko txanda betetzea, begietara begiratzea, etab.) horretaz gain, horietan parte hartzea sustatzea eta arretaz entzutea.
  • Sormena adieraztea hizkuntzaren ahozko erabilera egiten duten jolasetan, ondo pasatu eta ikasteko.
  • Idatzizko hizkuntzara hurbiltzea, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko bitarteko izan dakien.
  • Literatura-testu errazak, tradizionalak eta garaikoak, entzutea, ulertzea eta errezitatzea, plazera sentitzeko eta ikasteko.

2. MULTZOA. Gorputz-hizkuntza → Gorputz-eskemari esker transmititu daitekeen komunikatzeko era.

  • Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak finkatzea mugimenduaren bidez.
  • Gorputza eta mugimenduak egokitzea, adierazpenak egin edo komunikatzeko asmoarekin, pertsonen, espazioen, denboraren eta objektuen ezaugarrien arabera.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea.
  • Gainerako pertsonen adierazpen, azalpen eta antzezpenekiko interesa eta begirunea izatea.

3. MULTZOA. Matematika-hizkuntza → Norberaren ingurunean dauden gauzak behatu eta ezagutzea.

  • Objektuen eta materialen ezaugarri batzuk (kolorea, forma, horien egitekoa, etab.) ezagutzea eta bereiztea. Objektuen arteko antzekotasunak eta diferentziak hautematea.
  • Eragiketa errazak egitea (kentzea, gehitzea, banatzea, etab.) arazo-egoerak ebazteko.
  • Neurtzeko unitate arautu eta arautu gabe batzuk eta neurtzeko tresna batzuk ezagutzea.
  • Lan eta ziklo batzuk denbora-unitateekin (eguna, astea, urtaroa, urtea, etab.) duten erlazioaren zenbatespena egitea eta eguneroko bizitzako jarduerak denboran kokatzea (eguna, gaua, goiza, arratsaldea, astea, jaieguna, etab.).
  • Norberak eta objektuek espazioan duten kokapena. Posizio erlatiboak.
  • Inguruneko elementuen forma lauak eta hiru dimentsiokoak identifikatzea. Oinarrizko gorputz geometriko batzuk esploratzea.
  • Topologia-kontzeptu oinarrizkoak jakitea (irekita, itxita, barruan, kanpoan, gertu, urrun, etab.) eta leku batetik bestera joatea, ematen zaizkion jarraibideen arabera.

4. MULTZOA. Arte-komunikazioko beste modu batzuk

  • Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
  • Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta teknikak erabilita.
  • Hizkuntza plastikoaren zenbait elementu deskubritzea eta probatzea (linea, forma, kolorea, egitura, espazioa, etab.).
  • Arte-adierazpenak baliatuz adieraztea eta komunikatzea gertakariak, sentimenduak, emozioak, bizipenak eta ametsak.
  • Soinu eta erritmo errazak sortzea melodiak edo beste elementu batzuk (testuak, irudiak, etab.) interpretatzeko.
  • Inguruko soinuak eta haien ezaugarri eta kontraste oinarrizkoak (zarata-isiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia) bereiztea.
  • Genero eta estilo askotako obra batzuk entzutea.
  • Ikus-entzunezko bitartekoetatik igortzen diren mezuak interpretatzen hastea eta haien bidez mezuak igortzen hastea.

2.4. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak

1) Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko

● Sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.
● Askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu. Emozioak, sentipenak adierazteko.
● Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak

2) Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta errespetuzkoa izanda.

● Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan
● Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko.
● Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan azaltzen ditu.
● Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak (mezuak, kontakizunak  etab.), eta ulertu egiten ditu.

3) Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta gizarte-harremaneko jolasetan.

43-45 orrialdeak (Ana Guerrero eta Itsaso Ibarzabal)

2.4.– EBALUAZIO-IRIZPIDE ETA –ADIERAZLEAK
1) Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko.
● Sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.
● Laguntza eskatzen du beharrizanak eta bere gogoa asetzeko.
● Askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika, etab.) bere beharrizanak, emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko.
● Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu bere beharrizanak, sentsazioak eta gogoak azaltzeko.
● Arian-arian, harremanak egiten ditu bere gogo-aldarteen eta aldarte horien arrazoien eta
ondorioen artean.

2) Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta errespetuzkoa izanda.
● Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide ugarirekin komunikatzeko,
gizarte-arau batzuk betez (besteari entzunez, solaskideari begiratuz, hitz egiteko txanda betez,
etab.).
● Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak (mezuak, kontakizunak, literatura-ekoizpenak,
deskribapenak, azalpenak, informazioak, etab.), eta ulertu egiten ditu.
● Ahozko hizkuntza darabilten jardueretan parte hartzen du: asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen irakurtzen, hitz-segidak errepikatzen, ipuinen amaierak aurreratzen, eta antzekoak egiten.
● Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko.
● Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan azaltzen ditu.

3) Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta gizarte-harremaneko jolasetan.  
Gero eta denbora-epe luzeagoetan eusten dio arretari komunikazio-egoeretan.
● Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu hartu-emaneko komunikazio-egoeretan.
● Jolasetan, pertsona helduen eta/edo kideen komunikazio-xedeak ulertzen ditu.
● Arretaz eta errespetuz entzuten du solaskideek hizkuntza eta dialekto askotarikoetan adierazten dutena.
● Atzerriko hizkuntzan egindako jardueretan parte hartzen du.

      Curriculum dekretua osorik drivean konpartituta dago. Lanak banatzeak azkarrago egitea eragiten du baina iruditzen zait oso luzea atera zaigula laburpen bat izateko eta nahiz eta lana egin ez dugula bere osotasunean bete burutu beharrekoa.
Hemen daukagu lana osorik:
Haur hezkuntzako curriculum dekretua 

lunes, 20 de febrero de 2017

2017/02/17

      Ortziraleko klasera gogoekin sartu nintzen. Izan ere psikomotorra izaten dugu lehen orduan eta arras gustura pasatzen dut. Azken ordua zen gainera eta ondoren egun batzuk genituen libre, inauteriak etab. 
Irakaslea sartu eta blogari buruz hitz egiten hasi ginen, noizko egon behar zuen egina, baita irakurri behar zen testuaz ere. Bertzalde, irakurri behar zen curriculuma nork irakurria genun galdetu zigun Andonik eta nik baietz erran nun bertze batzuekin batera. Berak, bapatean, klasea kanpoan ematea proposatu zuen ta anitz gustatu zitzaidan ideia. Izan ere, beti nahi izan dudan zerbait izan da eta gainera egiten zuen eguraldi onarekin aproposa! Askotan, lau pareten barrutik ateratzea garrantzitsua iruditzen zait, azkenean kanpoan orokorrean eta bertze modu batean ikasten dugula da nire iritzia. Gustatu zitzaidan erran ziguna, berak besoa ematen duela osorik, hots, guztia bere partetik, baina gauzak oker egin ez gero gutxiago ematen joango dela. Hau da, gure partetik ere jarri behar dugula eta ikastera gindoazela kanpora, ez isilik egotera edo eta lagunekin gaiarekin bat ez zetozen gauzetaz hitz egitera.

      Partaidetza eskatu zigun eta curriculumari buruz hitz egitea irakurri behar genuen testuaren inguruan. Kalera ateratzen zenerako ikasle guztiok nonbait bilduta egon behar ginela eta bertan emango genuela klasea erran zigun. Kalera irten eta magisteritza  eta arkitektura edifizioaren ondoko banku batzuetan jarri ginen zirkulu bat osatuz. Nire uste apalean aldaketa hori gustatu zitzaigun, klase magistral anitz izaten bai ditugu. Gai ezberdinak atera ziren eta poliki poliki konturatu nintzen geroz eta jende gehiago animatzen ginela hitz egitera. Nik hasieran nahiago nuen bertzeak entzun eta apunteak hartu, baina gero, gai batzuk ateratzen zihoazen einean jada hitz egiteko gogoa sentitzen nuen edo barruan neukan hori askatzeko. Biziki esperientzia polita izan zen. Lehenengo politikari buruz hitz egiten hasi ginen, zenbateraino hartu behar duen esku irakaskuntzan eta zenbateraino esperientziadun irakasle batek. 

      Aipatutako bertze puntu bat familia eta hezkuntzaren arteko lotura zenbaterainokoa izan beharko litzatekeen izan zen. Nola askotan eskolak mugak jartzen dituen eta gurasoak klasetik kanpo nahiago dituzten. Garrantzitsua iruditu zaigu elkarlan hori eta proposatzen egon gara zer egin daitekeen harremana estuagoa izateko familia eta eskolaren artean. Esate baterako ekintzak antolatzea, zerbaitetaz asko dakien guraso batek ikasleei azaltzea gai horri buruz, tailerrak antolatzea. Ikastolara liburu bat irakurtzera etortzea gurasoren bat. Honako adibidea azaldu zen. Imagina dezagun haur guztiek dakitela irakurtzen eta horietako bati kostatzen zaiola. Haren aita edo ama etorriko balitz, haurrak pentsatuko zukeen bere partez irakurtzera datorrela eta horrek bai eskolan eta bai etxean motibazioa ekartzen al lioke laguntza horrek.

      Gai horrekin gora behera ari ginenean honakoa erran zuen irakasleak: "Unibertsitatera gurasoak ekarriko bagenitu zuen aurkezpen bat ikustera. Nola baloratuko zuketen zuen burua? Zein nota jarriko zizueten?" Baten batek erran zuen: "10, bere alaba naizelako!" Orduan Andonik erran zuen: "a bai?" Eta zuek nola ebaluatuko dituzue zuen ikasleak? Besarkada gehienak ematen dizkizuenak? Edo muxu gehien?" Eta honakoa erantzun genuen: "EZZ!". Bertzeren batek: "bua.. neri akatsak ta akatsak seguru!" Baina praktikan jarri gabe ezin jakin.

     Atera zen bertze gai bat honi lotutakoa: zenbateraino egin behar diogu kasu ume bati eskatzen duenean eta ez duenean eskatzen? Hemen iritzi desberdinak atera ziren. Besarkada bat eman ez gero eman, baina bakarra eta bere kabuz utzi, jolasean. Bertzela beti irakaslearen ondoan egon nahiko bai du eta horretarako joera handia dago. Ikasketa desberdinak ere aipatu dira. Proiektu desberdinak eta bakoitzak zekienetik azkenean ezagutza dexente barneratu ditugu.
     
     Klaseko argazkia ere atera genuen eguzkiarekin goxo goxo, batzuetan begietan ematen zidan baina horrek ez du kentzen gustatu zitzaidala. Eta inportanteena, berriz ere errepikatuko nukeela ortziraleko saioa. Nik uste dut beharrezkoa eta polita dela bertzeak zu entzun eta zuk bertzeak entzutea. Azken finean beti ikasten duzulako zerbait eta horrelako moduan bada ba askozez hobeto. Bukatzeko erran informazio ugari jaso dudala eta konten nagola ikasitakoarekin. Gaurko saioan emandakoa lotu dezaket nire iraganean bizitako esperientzia ugarirekin, lehen aipaturiko gisan. Ikastolan bizitakoarengatik eta konpartitu ahal izan ditudalako nire ezagutzak.

domingo, 5 de febrero de 2017

2017/02/03 
      Ortziralean saio praktikoko  bigarren klasea eduki genuen. Lehenik eta behin aurreko astean egindakoari buruz hitz egiten egon ginen. Laburtuta ideia nagusiak gogoratu genituen eta aurreko astean etorri ez zirenei ere azaltzen egon ginen. Blogarekin denbora pixka bat pasa genuen, nire ikaskide batzuek ez zekiten nola egin bloga eta lagundu egin nien honakoa osatuz.
     
      Honen ondotik irakasleak testu bat eman zigun irakur genezan. Banaka, isilean irakurri genuen. Ondoren sei eta zortzi pertsonez osatutako taldeetan elkartu ginen eta bertako ideia nagusietaz hitz egiten egon ginen, zer iruditzen zitzaigun esanguratsua, eta zer nola ulertu dugun testua. Hainbat ideiekin gelditu nintzen. Hurrengo lerroetan azalduko dizkizuetenak.

     Gizakiak istorioak kontatzen ditugu. Testuan askotan agertzen zen "caja de vida" kontzeptua, eta nik uste dut hori zela guztiaren funtsa, ideia orokorra. Altsor moduan hartzen ditugu momentu desberdinetan bizitako arrastoak, honek gure burua ezagutzen eta gure ingurukoak hobeto ezagutzen laguntzen digu. Gainera,  norbaiti gure historia kontatzen ari diogunean, bertzearen munduan sartzen laguntzen digu. Gure historia sortzen doa irakaslea, eta honetan irakasleak eragina badaukala aipatzen zuen testu idatziak. Ni erabat ados honekin, azkenean beren ikasleen oinarria dela ez dugu ahaztu behar.
Gure narrazio propioetatik sortzen dugu geure burua, osatzen dugu nolakoak garen, mundua sakonean ezagutu. Eta garapen honetan, umeak bere historia gogoratzen, bizitzen edo eta prozesu hori jarraitzen du nolabait errateko. Familiak ere lagundu behar du. Irakaslearen kutxa klasean ere presente egotearekin ados nago, irakasleak bere esperientziak mahai gainean jartzearekin. Ikasleekin batera parte hartzen baitu horrela eta haiei lagundu. Beraz, bakoitzaren esperientziatik gauza berriak ikasten dira eta gai asko sartzen dira bertan. Hots, Bakoitzak beren bizitzari buruz gauza, esperientzia desberdinak kontatuko ditu eta ondorioz, gai ezberdinak sortuko dira.
    
 Honen ondotik curriculum ezberdinei buruz hitz egiten egon gara. Honako hauek aipatu ditugu:

      OCD: Oinarrizko kurrikulum dektretua. Ikastetxe bakoitzak honakoa errespetatu behar du, nahiz eta gero bakoitzak sortzen duen beren propioa. Hau dena lan ezberdinetan ikusi dezakegu. Imagina dezagun irakaskuntzan, bertan agertuko dira haurrak garatu behar dituen konpetentziak. Nahiz eta haur bakoitzaren esperientzia ezberdina izan, izan ere, haurrak ez dira bedinak.
Adb: langileek zortzi ordu lan. Enpresak, ikastetxeak... errango du lana nola egingo duen. Baina bere erara moldatuko du, adibidez: 30 minutu egongo dira egunean zehar deskantsatzeko eta 45 minutu bazkaltzeko. Gauza desberdinak eskatuko dizkiete langileei. Beti ere 8 orduko lan orduak bete beharko dituzte. Lan batzuetan bakoitzak bere moduan baina lan ordu berdinak pasa behar dituzte.

      OCI: Oinarrizko kurrikulum indibidualizatua.

      IC: Ikastetxeko kurrikulum-a.

      GC: Gelako kurrikuluma.
  
      ACI: Adaptazio kurrikulum indibidualizatua.




Kurrikulum guzti hauek hiru zati dituzte:

-ADIERAZIA: Adierazita. Adibidez: langileek egunero 1:00 etik 2:00 etara bazkalduko dute. Beraz mezua adierazi nahian ari dira, bete beharra hain zuzen ere. Klasean aipatutako adibide bat, arauak erraten badu mukiak atera behar ditugula.

-EZKUTUA: zeharkako modu batean erakusten dena. Genero rolan. Jan egingo dutela eta bigarren kasuan zikina izatea. Ez du esaten baina mukiak ateratzen ez baditugu ala izango da.

-ABSENTEA: ez zeharka ez esplizituki ez da agertzen. Zerbait ez dagona inon adierazia ez idatzia.


     Bukatzeko erran nahi dut hagitz saio interesgarria iruditu zaitela eta ez genekinzkien gauza gehiago ikasi ditugula. Nire iritziz garrantzitsua da hau dena ikastea. Baita gure etorkizuna begiratuta ere. Laister idatziko dut berriz haur hezkuntzako OCD a irakurri, eta nere esperientziarekin loturak egiteko.

    Laburbilduz, nik bizitakoarekin lotura eginez nahiz eta hau dena teorikoki ez ezagutu ikusi ahal izan dut curriculum hauen erabilera eta gustatu zait bakoitzaren izena eta kontzeptu bakoitza ikastea.




-     
-           
-           
-