sábado, 28 de enero de 2017

Lehen klase eguna

2017/01/27

Gaur klase praktikoko lehen klasea izan dugu. Klasera gogotsu sartu naiz, intriga pixka batekin. Izan ere, niretzat, kurtsoko lehen klaseak horrelakoak izaten dira. Irakaslea nolakoa den jakin gura dut eta baita asignaturan zehar kurtsoan zehar zein atal kurtsatuko ditugun, ideia bat egiteko, hain zuzen ere. Honetaz gain, zein lan egin beharko ditudan jakin-mina izaten dut.

Irakaslea sartu den lehen momentutik eman dit inpresio ona. Izan ere hasieratik egin du klasea eramangarria, horrela azken segundu arte. Era dibertigarri batean eman du saioa, gure arreta bereganatu du eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait. Klasea motza egin zait, gustura egon bai naiz. Dinamika ezberdinak erabili ditugu.

Andonik azaldu digu haur hezkuntzan lotsak alde batera utzi behar direla, besteen aurrean hitz egiten ikasi behar dugula. Bakoitzak gure burua aurkeztu dugu besteen aurrean. Hau azpimarratuko nuke barre egin dugulako hasieran baina aldi berean aurkeztu eta bertzeak entzun.

 Etimologia zer den ikusi dugu, curriculum desberdinei buruz informazioa bilatu dugu ( Curriculum vitae, adierazia, ezkutua...) Pertsona den bezalako egiten duten aspektuak ikusi ditugu, familia, telebista, lagunak eta eskola. Egin beharreko lanari buruzko informazioa jaso dugu, eta gutxi gora behera kurtsoko plangintza nolakoa izango deneko ideia hartu dugu. Irakasgaiarekiko izan dudan inpresioa ona izan da, irakaslea atsegina. Eta klaseko giroa, oraingoz behintzat, egokia. Nik uste dut ondo pasako dugula eta batez ere asko ikasiko dudala. Asko gustatu zait blogarena, eta guri autonomia hori ematea. Bloga gure kabuz egiten uztea. Adi egon gara eta ikasi ere egin dugu. Guk pentsaraztea eragin digu informazioa mobilean bilatzean, adibidez. Orokorrean inpresio ona eta plangintza polita iruditzen zait. Ikusiko da aurretik datorrenarekin. Honekin bukatzen dut lehen klasearen aurkezpena.

    viernes, 27 de enero de 2017

    Nire blogaren aurkezpena

    Kaixo! Lehenik eta behin nire burua aurkeztuko dut. Haizea da nire izena eta hemezortzi urteko neska bat naiz. Lesakako herri ttiki polit batean bizi naiz. Haur hezkuntzako karrera ikasten ari naiz, lehenengo kurtsoa.  Nere zaletasunen artean erran behar dut aunitz gustatzen zaitela dantzatzea eta zumba egiten dut hastean bi egunez. Mendia anitz gustuko dut. Nere familiarekin bizi naiz nere gurasoak, ahizpa, eta hiru txakurrekin, mendian. Filmak ikustea gustuko dut, batez ere: erromantikoak, beldurrezkoak eta komedia. Nire inpresioa asignatura honekiko ona izan da, eta espero dut asko ikastea. Irakasle on bat izatea da nire ametsa, eta hau hasiera bat bertzerik ez da. Blog honetan eguneroko gisako bat egingo dut ikasgelan egindakoa azalduz eta lanak ere erantsiko ditut. Poliki-poliki ondo osatuko dudala espero dut, eta gogoz saiatuko naiz. Berterik gabe, ongi pasa asteburua!