martes, 23 de mayo de 2017

ARGAZKIEN LANA

ARGAZKIAK


1) IGERI EGITEN IKASTEN LESAKAKO PISZINETAN
  Gogoratzen naiz argazkian Lesakako piszinan nagoela. Ikastolarekin joan nintzen eta igeri egiten ikastera joan ginen. Oso esperientzia polita izan zen, material ezberdinak erabiliz igeri egiten ibili ginen. Sentsazio polit bat sentitzen dut hori gogoratzean, igeri egiten ikasteko grina hori. Alaitasun hori, uretan oso gustura egoten nintzen eta igeri egiten ikasten nintzela primeran sentitzen nintzen.
Argazki hau begiratu eta erraten diot nere buruari nola pasatzen den denbora. Eta nola aldatzen diren gauzak. Orain asko gustatzen zait igeri egitea baina oraindik gehiago buzeatzea. Txikitan egon nintzen igeriketako klaseetan baina denbora guztia uraren azpian pasatzen nuen. Orain dakidan guztia igeri egiteko txikitan egindako saiakera horiek guztiengatik da. Eta hori gogoratzea izugarria da, orain nik dakidanarekin umeak laguntzen al ditudalako eta beraiekin egon.

Argazkian irribarretsu nago, gorro berde batekin eta igeri egiten ikasteko material ezberdinarekin. Gogoz ari naiz.  Nik ni baino helduagoak igeri egiten ikusi eta jakin-mina izaten nuen, ikasteko gogo handia eta horrela hasi nintzen nahi nuelako, baita gurasoekin ere, eta lagunekin piszinan. Edo ni bakarrik saiatu eta saiatuz.  Orain igeri eta buzeatzen dakidana noizbait ikasten hasi nintzen, eta hori pentsatu eta oroitzea benetan izugarria da.
 


2) OPORRETAN ANTZERKIA
Antzerkia? Alaitasuna. Urduritasuna. Autoestimua. Argazki hau oporretan ateratakoa da, egunero aktibitate ezberdinak egiten genituen eta egun horretan antzerkia prestatu genuen. Edurnezuri eta zazpi ipotxak. Ongi pasatzera atera nintzen, barre asko egin nuen, abestu eta lagun berriekin disfrutatu. Antzerkia txikitatik egin dudala konturatzen naiz horrelako argazkiak ikusita. Beste pertsonai batean bihurtzea niretzat izugarria da. Ez sentitzea "Haizea" momentu batez, baizik eta ipotsa edo eta haur txikia.

Antzerki eskoletara apuntatu izan nahiz batxillerra amaitu arte. Eta batxillerrean edurnezuriren antzerki bat prestatu genuen, eta baita ere ipotxa izan nintzen. Bizar luze luze batekin tripa eta arpegia pintatuarekin. Eta izugarria da zeren ni oso lotsatia banaiz ere, antzezten dutenean eta eszenatokira ateratzen nahizenean hori aldatu egiten da. Eta hori txikitatik izan da horrela. Argazkian ere antzerki bat egiten nago, txikitan..

Argazkian kantatzen eta dantzatzen gaude, gogoratzen nahiz ez nuela asko ulertzen egin behar genuena. Izan ere, denek gazteleraz egiten zuten, eta Lesakan, 3. maila arte ez garenez gaztelaniarekin hasten, ez nuen asko ulertzen. Nire ama hizkuntza euskara delako eta beti euskaraz hitz egin dudalako. Baina hori ez zen probema, azkenean komunikazioa ematen da. Modu batean edo bertzean, zeinuak eginez, besteari entzunez, marrazki bitartez, arretaz entzunez... 

Ipotxaren kapela guk egin genuen.  Monitorearen laguntzarekin. A ze nolako oroitzapen onak. Txikitatik gustatu zait hori, leku batera joatea eta lagun berriak egitea, ez dut inoiz dependentziarik eduki aukeratzerakoan eta aukera asko egin ditut nire buruaz pentsatuta independenteki. Nere buruaz horrekin konten nago. Sentsazio horietara bueltatu nahiko nuke berriz. Konturatzen nahiz iada ez naizela ume bat, baina izan nintzen. Eta ez nuke aldatuko gertaturiko ezer, bestela orain naizena ez zen berdina izango.


3) PANDERETA JOTZEN SAN FERMINETAN
 Lesakako Sanferminak. Nire pandereta maitea daukat eskuan, painulu gorria lepoan eta Lesakako trikitixa eta pandereta taldearen kamiseta ezarririk. Nire aldeetan Ylenia eta Joanna ditut. Ni baino  urte bat helduagoak. Egia esan ez dut harremanik beraiekin baina momentuan ongi eramaten nintzen. Argazkia begiratu eta pentsatzen dut: " nola aldatu diren gauzak". Ba bai, nire bizitza aldatu egin da normala den bezala. 

Argazkian nire burua ikusten dut, pozik,  pandereta jotzeko gogoarekin. Izugarri gustatzen zitzaidan Lesakako kaleetatik pandereta jotzen joatea, gainera jendeak jarraitu egiten zigun dantzan eta animoak emanez, nik beti irribarre egiten nuen, sentsazioa harrigarria zen. Momenturik onena nire familia ikustean zen, dantzan eta nire ondoan, laguntzen, nire ametsak nola betetzen nituen ikusten. Nik izugarri maite ditut eta haurtzaro polit bat izan badut beraiengatik izan da. Momentu txarrak eta onak izan baditut ere beraiek beti bide onetik eraman naute eta niretzat erreferente dira. Urte batzuk beranduago trikitixa jotzen hasi nintzen, eta biak jotzen nekiela satisfakzio gehiago sentitzen nuen. Kantatu, pandereta jo, trikitixa, jaialdiak, leihaketak... Sentsazio arraro bat sentitzen dut hori dena bukatu delako, baina oroitzapen hau nire bihotzean geldituko da.

Gainera, orain haurrak ikusten ditudanean San ferminetan edo jai batean panderetarekin, alderantziz izaten da, nik animatzen ditut eta oso pozik jartzen naiz haurrak barrezka ta zoriontsu ikusita. Nire lehengusina txikia eta nere ahizpa panderetarekin hasi zirenean animatu eta dantza egiten nuen, beraiek barre eginez jotzen jarraitzen zuten.
Asko ikasi nuen  pandereta joaz, abesti pila bat orain edozein momentuan kantatzen ditudanak eta jotzetik aparte alaitasuna eman zidan eta urte haiez entretenimendu bat, lagun tartean edo eta bakarrik erabiltzekoa.

Gainera klase bakoitzean ikasteko dinamika mota ezberdinak erabiltzen genituen, batzuetan kriskitinak sartzen genituen, beste batzuetan  "hanka ta buru, hanka eta besoekin egindako jokoa" aldaketa ugari horiekin geroz eta gehiago ikasten joan ginen.


4) IKASTOLAKO ZIRKOA!
Ikastolan haur hezkuntzan ginelarik gauza piloa egiten genuen. Argazkian eskutik hartuta nago ni baino urte bat txikiagoko Josebarekin eta ondoan Asier daukat, ni baino urte bat gazteagoa baita ere. Kurtsoak binaka egiten genituen. Neri hau asko gustatu izan zait betidanik, horrela bata bestearengatik ikasi bai genuen, adin ezberdinetakoekin egon eta lotura estu bat lortu. Gogoratzen naiz irakasleak zirko bat egin behar genuela esan zigula. Denak oso pozik jarri ginen, guretzat zerbait berria bai zen. Gainera gurasoek ikusiko zutela aipatu zuen eta ongi ongi prestatu behar genuela. 

Ondoren, zenbat lehoi, elefante, tigre... egongo ziren adostu genuen. Ondoren esan zigun animaliak izatera bihurtuko ginela, nik ilusioz esan nuen lehoia izan nahi nuela, irakasleari esan nion oso politak zirela eta indartsuak. Segidan, kareta bat eman zidan margotu nezan. Momentu hartan autonomia eman zigun irakasleak guk aukeratzekoarena eta horrela bakoitzak pentsatu genuen zein zen gehien gustatzen zitzaigun animalia. Egindako kareta jarri nuenean irribarretsu joan nintzen klasekideei erakusten, baita beraiek ere. Ondoren, musika jarri eta mugitzen hasi ginen, gero irakaslea ikusiz eta kopiatuz dantza egiten. Nik uztai batetik egin behar nuen jauzi eta pasatzerakoan txalo egiten zidaten.

Ikastolara joatea izugarri gustatzen zitzaidan, bai erakusten ziguten modua, bai nire kideak, eta batez ere jolas eta antzerkiaren bidez oso ongi pasatzen nuelako. Ikastola gogoratu eta niretzat bizi poza da, han pasatzen nituen orduetan minuturo zerbait berria ikasten nuen. Eta aurrera gindoazen kurtso bakoitza alai bukatzen nuen, irrifar batez, pasatako dena gogoratuz. Orain ez ditut noski egun guztiak gogoratzen, baina bai niretzat momentu klabe izan zirenak, eta hori niretzat izugarria da.


5) GREZIA DUGU JAKINTZA ZAHARREN... 
Argazki honetan kurtso bukaerako besta da, kurtsoa bukatu eta uda datorren momentua. Momentuz betetako kurtso bat atzean uzteko unea. Ikusten denez, denak zuriz jantzirik gaude. Sorbaldetatik hartuaz. Greziako kanta bat abesten ari ginen alde batera eta bestera joanaz. Elkartasuna ikusi daiteke eta gogoratzen dut oso pozik ginela kantatu eta dantzatzeko, gurasoak eta beste kurtsokoak ikusten egongo zirelako. Baita ere, kurtso bukaerako besta beti gustatu zaidalako izugarri. Ekintza ugari antolatzen dira: antzerkia, dantzak, musika, bazkaria... eta kurtsoari amaiera emateko modu polit bat da.

Kurtso bukaerako bestan hasieran beldurra,  urduritasuna, kezka,  lotsa sentitzen nuen eszenatokira iritsi baino lehen, baina gero iada ez. Lotsa hori alaitasuna eta gogo bizia bihurtzen zen. Argazki hau ikustean momentu hortan nagoela iruditzen zait, egun hori ekartzen bai dit burura. Momentu horretan ez nuen pentsatzen ere handik urteetara  hau gogoratzen bukatuko nuela, baina ariketa honen bitartez nire ikaskideak gogoratu ditut, bertan nago bi Anerekin, Martinekin, Malenekin, Beñatekin, Urkirekin Pellorekin eta Itxasorekin. Batzuk ez dira argazkian ikusten tapatuta daudelako baina hor daude. Gogogoratzen nahiz  geroko irakaslearen zoriontzeko hitzak, gurasoen besakadak eta muxuak. Begirada humil eta zintzo horiek. 

Momentuan ez nintzen konturatuko baina hain beste erakutsi didate momentu horiek... zein azkar pasatzen den denbora. Iada ez gara argazkiko umeak. Baina zein xarmargarria izan zen piraten momentu hau. Gogoan edukiko duten horietako bizipen bat.


6) PIRATAK GARA GU! 
"Altxorraren bila nabil... pausu bat aurrera, pausu bat ezkerrera..." Ze kontent gauden argazki honetan bata besteari helduta, piraten gisa, piraten moduan sentituz! Abestuz eta dantzan. Argazki honekin oroitu naiz egun honetan trikitixaren kanta ere abestu genuela. A ze barreak nire ikaskideak ikusten: mingaina aterata, begi bat itxita, burua gora... barre asko egin nituen eta aldi berean oso ongi pasa nuen. 

Hau ere kurtso bukaerako besta bat izan zen, eta ederki bukatu genuen kurtsoa.  Nire adinekoak eta urte bat txikiagoak gaude hemen, dantza egiteko elkartu ginen, eta denen artean prestatu genuen irakaslearen laguntzaz. Egia erran dantza sinpleak egiten genituen gehienetan, konplikatu gabe. Baina berdin zitzaigun, momentu horretan ez ginen konturatzen eta gainera oso ongi pasatzen genuen.
Denak galtza piratekin joateko gelditu ginen eta kamiseta libre, hori bai, denak painuluak buruan. Arropak laguntzen zidan pertsonaian sartzen eta benetako pirata bat sentitzen. 

Horrelako ekintzetan ikusi dezakegu oso garrantzitsua dela elkarlana eta taldekidetza. Bakoitzak egiten duenak bertzeei eragingo die, beraz denen artean osatutako zerbait izan behar da.



7) INAUTERIAK 
Txikitan inauterietan ikastolako karrozarekin ateratzen nintzen. Gogoratzen naiz nere aita askotan joaten zela karroza egitera eta ni berarekin joaten nintzela. Han egoten nintzen lagunekin tailerrean korrika jolasten eta oroitzapen oso politak ditut. Denak gai baten inguruan jazten ginen eta Lesakako kaleetatik ibiltzen zen nire ikastolako karrozak ere horrekin zerikusia izan behar zuen. Ni karrozan iserita joaten nintzen, pozik. 

Nire ondoan Joseba eta Andrea daude, ni baino urte bat gazteagoak, nire atzean gorriz Ganix, nire lehengusua. Berarekin harreman estua neukan eta familiakoak ginenez denbora gehiago pasatzen genuen elkarrekin. Beti jolasten genuen gu ez ginen beste norbait izatera imaginazioaren bitartez.
Urte honetan ilargiz mozorratu nintzen. Aurretik ere mozorratu nintzen baina izarrez,  jantzi urdin batekin. Dena izartxoz beteta zegoela gogoan dut. Honek ikusten ez bada ere, aurrean ilargi bat zeukan eta arpegi guztia gris argiz pintatuta neukan zapata zuri batzuekin. 

Asko gustatzen zitzaidan unibertsoko planetetaz edo izarretaz mozorratzea. Txikitan pentsatzen nuen potereak izan nitzakeela. Ttikitan imaginazioa handia neukan eta hori izugarri gustatzen zitzaidan. Jokatu nezakeen lagun batekin beste pertsonai bat banintza bezala. Gogoratzen naiz jolas sinbolikoan aritzen ginela, gure istorio propioak asmatu eta bakoitza bere pertsonaian. Gainera, inauterian erraxago egiten zitzaigun, izan ere iada mozorraturik gindoazen eta zerbait berria sortzen genuenez gure izaera aldatzen genuen, antzerki eta jolasen bidez. Imaginazioa lantzen gauza pila egiten nituen eta momentu batzuetan "Haizea" izateari uzten nion bertze pertsonai batean bilakatzeko, kasu honetan ilargia.



8) KURTSO BUKAERAKO ANTZERKIA
      Orain arte antzerkia aipatu dut kurtso bukaerako ekintza bezala baina ez dut aipatu nere sentsazioak eta antzerkiarekiko ditudan oroitzapenak. Argazkian " hollywodeko izarra " antzerkia egin berri genuen, eskutik hartuta agurtzen ari ginen. Gogoratzen naiz ni narratzailea nintzela Asier eta Nagorerekin batera. Baita ere gogoratzen nahiz nire adinako bakarra izan nintzela antzerkiko tailerra aukeratu nuena eta beraz, guztietatik txikiena nintzen.

Ala ere ni baino handiagoek primeran tratatzen ninduten eta ni ere ongi sentitu nintzen. Lagundu zidaten antzezten ikasten eta beraz, oroitzapen oso polita dut. Ni erdian nagoena naiz, zuriz. Nire ondoko bi neskak ni baino 5-6 urte handiagoak dira. Eta arras seguru sentitzen nintzen beraien artean. Urduritasuna, kezka eta lotsa izatetik antzezteko gogoa, ilusioa, alaitasuna eta gogo bizia izatera pasa nintzen.
Ni baino handiagoak direnei beti izan diet errespetu espezial bat bezala. Niretzat beraiek eredua ziren, antzerkia adibide garbi bat. Nik beraiek ikusi eta imitazioaren bidez ikasten nuen. Beraien laguntzarekin.

 Egia esan oso garrantzitsua iruditzen zait antzerkia egitea, edo behintzat probatzea. Ze egia da lotsa kentzea ez dela erraxa, agian horrelako izaera daukazulako. Baina hori aldatu daiteke, ni lotsatia naiz bai, baina bizi dudan guztiarekin askoz gutxiago, eta hau aldatzen lagundu didan aspektuetako bat antzerkia egitea izan da dudarik gabe. Ni ez naizen pertsonaia batean bihurtzea izugarri gustatzen zait.
Gogoratzen naiz antzerkia ikustera zihoaztenak zer egingo genuen galdetzen zigutela, guk ez genuen erantzuten jendearen intriga mantentzeko eta antzerkia gogo gehiagorekin ikusteko.


9) "ARRAUTZE ARRAUTZE, XINGAR ARRAUTZE"...
Txikitan urtean behin inauteriak baino pixkat lehenago ateratzen ginen eskean. Etxez etxe hau kantatuz: arrautze arrautze, zingar arrautze, bat ezpada bertze, bertze!" Herrira eta mendira joaten ginen tinbre guztietara deituz. Batzuetan behera jaisten ziren edo beste batzuetan balkoiera. Kantatu eta arrautze dozena erdi bat, diru pixkat edo eta gozo eta edariren bat ematen ziguten. Gu gure esker ona emanaz hurrengo etxera joaten ginen. Ondoren denon artean saskitan geneukana banatuz.
Txikitan dirua emateak baino ilusio gehiago ematen zigun janaria edo arrautzeak emateak. Azken finean ez genuen dirua erabiltzen, gurasoek erosten zizkiguten gauzak. 
Gogoratzen naiz saskia beteta edukitzearen ilusioa. Etxera joan eta ama eta aitari erratea:" begira ze beteta duten saskia!!" Amak eta aitak irribarre egin eta segituan etortzen ziren niri hain bertze ilusio ematen zidan saskia ikustera. 

Ai, ai, ai... a ze nolako momentuak. Lesakako plaza maitea, ez zara ezer aldatu, baina argazkiko haurrak aldatu dira eta heldu egin dira. Denbora konturatu gabe pasa zaie, oztopoak gaindituz aurrera jarraituz. Argazkian laugarren neska ni naiz, Malen eta Aneren inguruan. Txikitan nire lagunak ziren bi neska. Denak saskiarekin ginen prest eskean joateko, nire aitak uste dut atera zigula argazkia. Eta eskerrak, horrela momentu liluragarri hauek gogora ekar ditzaket. Argazkiekin iraganean atzera egin dezakedala sentitzen dut  barruan ditudan nire oroitzapenen bitartez. Nahiz eta momentu baterako  izan. Hau dena idazten ari naiz eta idatzitakoak idatzita jarraituko du.

Arrautze arrautze eguna ez dut ahaztuko, gainera orain mendian bizi naiz eta umeak nere etxeraino eskarian etortzen direnean izugarrizko ilusioa egiten dit nik lehen eskatzen nuen bezala, orain besteei ematea. Paperak aldatu dira baina nik ilusioa izaten jarraitzen dut, nahiz eta beste modu batean izan. Intriga hori sentitzen dut, eskarian ea inor etorriko den pentsatzen dut. Eta emateko dirua, arraultzak edo zerbait izan ohi dut prestaturik.



10)FAMILIA MAITEA
Goiko argazkian bizitzan gauza pila bat erakutsi didaten pertsonekin nago, malko baten lekuan irribarre bat marraztu didaten horiekin. Lekzio pila irakatsi dizkidanekin, irribarre mordoa atera dizkidanekin, zoriontsu egiten nautenekin. Horiek nere ama, atta eta nere ahizpatxoa dira. Egia da ikastolan ezagutza asko lortu ditudala. Baina gurasoekin bizitzarako baliagarriak eta beharrezkoak diren aspektu gehiago ikasi ditut. Hor egon dira nire ametsak lortu ditzadan erranez eta gainera nire ondoan egon dira lehenengo momentutik. Bost urte egon nintzen etxean alaba bakarra izanez eta gero opari handi bat ekarri zidaten, nere ahizpa Ainara, orain 14 urte dituena. 

Zein xalada dagoen argazkian Ainara, zenbat aldatu den, oso polita zaude maitia. Berarekin hain bertze haserre baina ezin dut bera gabe bizi. Ni baino bost urte gazteagoa bada gauza asko erakutsi dizkit eta ni berari laguntzen saiatzen naiz. Ikastolako gauzekin eta problema bat daukanean badaki niri erraten al didala.

Nere ama eta aitataz zer erran? Eman didaten maitasuna eta irakatsi didatenangatik naizela ni orain naizen bezalakoa. Sufritu dudala baina ikasi dudala. Eta hori beraiek ondoan egon direlako lortu dut.
Familia niretzat txikitan informazio iturri nagusia da. Egunetik egunera gehiago ikasi dut nik beraiekin eta momentu asko markatuta gelditu zaizkit. Orain dakidan bizitzako, etxean egiteko, konportatzeko... eta beste gauza asko beraiek irakatsi dizkidate, beraz, eskerrik asko argazkian nirekin dauden eta bihotzean ditudan  pertsona eder hauei. Zuengatik ez bazen, ni gaur ez nintzen naizen bezalakoa izango.

lunes, 1 de mayo de 2017

2017/04/28



2017/04/28
     Ostiraleko klasea moduluko lanari buruz hitz egiten hasi genuen. Lan desberdinak ikusten joan ginen. Lanetatik gauzak ateratzen joan ginen: akatsak, kritikak, ebidentziak… Andonik erran zigun gure lana asko gustatu bazitzaion ere kritikak eginak genituela eta hori ezin dela lan horretan egin nahiz eta arrazoia izan.
"Pensamiento Crítico: ¿ Qué es y por qué es importante?" testua irakurtzen joan gara isilean papera bikoteka konpartituz. Poliki poliki irakurtzen. Ni momentu batez joan naiz beste bostekin arteko koadernoa plastikako irakasleari uztera lehenago klasean baitzegoen eta esana bai genion koadernoa uztera joango ginela.
Apunte batzuk hartzen joan naiz:
Violencia  ofensiva (  cuando se refeire a una película como definiría?) Arrazoitzea
Como ha cambiado mi vida el pensamiento critico?
Habilidades de pensamiento crítico
                Los expertos: habilidades cognitivas y disposiciones.
-          Interpretación ( Comprender y expresar)
-          Análisis
-          Evaluación
-          Inferencia
-          Explicación
-          Autorregulación

1.       El método Delphi
2.       La disposición hacia pensamiento crítico
Espíritu crítico, impregna todo, fuertemente dispuesto
a.       Débiles
Los enfoques de la vida y del vivir que caracterizan el pensamiento crítico incluyen:
-          Curiosidad  de distintos temas
-          Preocupación por estar y mantenerse formado.
-          Auto confianza
-          Confianza
-          Comprensión de las opiniones de las otras personas.   Etc.
-          Como seria alguien que careciera de esas disposiciones? Pag. 9.
3.       “ El pensamiento  en la cultura popular”
Aprendizaje, pensamiento crítico y el futuro
La educación liberal: aprender a aprender, a pensar por uno mismo de manera independiente y en la colaboración con otros.
       Saio honetan isiltasuna faltan bota dut, izan ere nahiz eta isiltzeko eskatu jendea hitz egiten ari zen eta oso zaila egiten zitzaidan irakurtzen ari nintzenean kontzentratzea. Gero irakasleak esan digu errespetua izan behar dugula bai berarekiko eta bai besteekiko, izan ere irakurtzeko saio bat zen.
      Irakasleak esan digu pertsona batzuk portaera kritikoa daukatela berez eta beste batzuk garatu beharra dutela.

2017/04/24



2017/04/24

Andoni klasera sartu da eta moduluko lanak zuzendu dituela esan digu bat izan ezik. Bere bizitza kontatzen egon da eta baita  ebidentzia batzuk ematen ere. Unibertsitatean hitzak ebidenteak direla kontatu digu. Hitz egokiak erabilita ulergarriagoa dela adierazten duguna eta  horrela frogatzen dela zerbait ikasi dugula.
Ebidentziak, hitz gakoak, blogean argazkietan esplikazio laburrarekin  idatzi beharra ditugula gogorazi digu.
Galdetu digu ea zein izan zen berekin egin genuen lehenengo irakurketa,   orduan, gogoratzen hasi gara; cajas de vida, ondoren curriculumaren laburpena egin genuen, paradigma,ikasketa esanguratsua etab. Ordena berriro ere errepasatu dugu orain arte egindakoaren errepasoa giteko. Programaketa didaktikoari buruz ere hitz egin dugu. Irakurgaiak ere irakurri ditugu.  ( La globalicacion a través de centro de interés.. )
Argazkiena blogeko notatik aparte hartuko duela esan digu. Eta irakasleak berriro ere gogorazi digu ez ahazteko hitz klabeak ipintzen.
Atal bakoitzaren puntuazioa jarri dugu ikasleok guztion artean, nahiz eta denok ez garen ados jarri akordio batera iritsi gara eta Annek arbelean idatzi du kostata adostutakoa.  Gero irakasleak berak zenbat puntu emango liokeen atal bakoitzari idatzi du arbelean. Dekretuari 0 bat jarriko liokeela ikusi dugu eta orduan aldatu nahi izan dugu, oso gaizki genuelako. Berak erran digu jada ezin dela aldatu.

Maiatzak 24 rako azterketa entregatu behar dugula adierazi digu. Izan ere, etxean egiteko aukera eta denbora izango dugu eta nahi dugun moduan korreoz, edo eskuz berari emateko aukera azterketa eguna arte.
Artikulu batzuk bidaliko dizkigu irakur ditzagun nota ona atera nahi badugu azterketan.  Aipatu digu ziurrenik ez ditugula denak irakurriko baina baten bat irakurtzea gomendatzen digula. Berarekin gelditzen diren klaseak apirilak 28 eta 12ko klaseak dira.
Gogoratu digu blogak guk ebaluatuko ditugula. Maiatzak 12 an zuzenketa egingo dugula adostu dugu. Berak bidaliko digun txantiloiaren bitartez.
Gaueko 10 etatik 11tara bloga konpartitu behar dugula esan digu, bere korreoa galdetu diot ez nintzelako ziur eta erran digu autore bezala gonbidatzeko. Lankidetza, elkarlana, demokrazia erreala ikusi dugu klasean autaketetan eta gure kabuz aukeratu dugunean. Nahiz eta inoiz ez egon denak ados gure kabuz aukeratu dugu eta hori gustatu zait.

jueves, 20 de abril de 2017

2017/04/10
      Andonik denbora utziko zigula esan zigun klasean, lan modularra edo programaketa didaktikoa egiteko. Guk programaketa didaktikoa egitea erabaki genuen bestea jada ia bukatua genuelako eta momentuan premia gehiago zeukala programaketa didaktikoak iruditu zitzaigun. Bagenituen dudak Andoniri galdetu genizkion eta berak erantzunez lagundu zigun. Eskertzen dut klaseak uztea lanak egiteko. Horrela gehiago aurreratzen bai dugu.
2017/04/07
Lehenik eta behin denen artean didaktikan orain arte egina genuena gogoratzen egon ginen. Hauek izan ziren saioaren hasieran ateratako kontzeptuak ( ordenean ):

  • ·         Cajas de vida
  • ·         Dekretua
  • ·         Sarramona ( kanpoan aztertu genuena)
  • ·         Curriculum dekretua
  • ·         Paradigmak
  • ·         Programazio didaktikoa
  • ·         Antzuolako eskola
  • ·         Ebaluazioa
  • ·         Centro de interés
  • ·         Esku-hartze printzipioak
  • ·         Programazio didaktikoa
 Honen ondotik, jarraian, irakasleak esan zigun egun horretan bildutako apunte guztiak berari bidaltzeko. Horrek pixkat estutu ninduen hasieran baina gero segidan lasaitu nintzen izan ere klase guztietan daukat ohitura apunteak hartzeko. Desberdintasun bakarra oraingoan berari korreoz bidali behar zitzaiona da, eguna bukatu baino lehenago. 
Programazio didaktikoa egiteko pautez aritu ginen.

Zer egin beharko dugu? Irakas/ikas prozesu bat diseinatu beharko dela esan zigun. Programazio didaktikoa urteko programa bat izan behar zela erran zigun. Eta esan zigun heziberri programazioan dekretu zaharra eta berria erabili dezakegula, zaharra jarraitzeko errazagoa zela. OCD- a ere jarraitu behar da
Programazio didaktikoaren elementuak hauek dira:
  •  Oinarrizko zehar konpetentziak eta oinarrizko diziplina barneko konpetentzia, helburuak, edukiak, ebaluazioa eta metodologia.

    Unitate didaktikoari dagokionez programatik aterako dugu. Gure dekretuek aldez aurretik zein diren hezkuntzaren xedeak adierazten dizkigu. Zein dira hezkuntzaren xedeak? Esate baterako mundua aldatzea eta mundu hobeago baten bila joatea. Nahiz eta zaharrak izan berriak ere badauka. (Hau azaltzen digun bitartean dekretu zaharra ikusi dezakegu pantailan)

    Guk  programaketarekin hasi nahi genuen eta Andoni harrituta gelditu zen hainbertze esplikazio eman eta gero lehenagotik kapaz ginela pentsatzean. Orduan klasean eman zigun denbora programaketa didaktikoa egiteko, honen bidez zalantzak genituenean Andoniri galdetzen genizkion. Klasea baliagarria iruditu zitzaidan alde batetik programaketa eta unitate didaktikoari buruz informazio gehiago prozesatu nuelako eta bertzetik programaketa didaktikoarentzat denbora utzi zuelako.