2017/04/24
Andoni klasera sartu da eta moduluko lanak zuzendu dituela esan digu bat izan ezik. Bere bizitza kontatzen egon da eta baita ebidentzia batzuk ematen ere. Unibertsitatean hitzak ebidenteak direla kontatu digu. Hitz egokiak erabilita ulergarriagoa dela adierazten duguna eta horrela frogatzen dela zerbait ikasi dugula.
Ebidentziak, hitz
gakoak, blogean argazkietan esplikazio laburrarekin idatzi beharra ditugula gogorazi digu.
Galdetu digu ea
zein izan zen berekin egin genuen lehenengo irakurketa, orduan, gogoratzen hasi gara; cajas de vida,
ondoren curriculumaren laburpena egin genuen, paradigma,ikasketa esanguratsua
etab. Ordena berriro ere errepasatu dugu orain arte egindakoaren errepasoa
giteko. Programaketa didaktikoari buruz ere hitz egin dugu. Irakurgaiak ere
irakurri ditugu. ( La globalicacion a
través de centro de interés.. )
Argazkiena blogeko
notatik aparte hartuko duela esan digu. Eta irakasleak berriro ere gogorazi digu ez ahazteko hitz klabeak ipintzen.
Atal bakoitzaren
puntuazioa jarri dugu ikasleok guztion artean, nahiz eta denok ez garen ados
jarri akordio batera iritsi gara eta Annek arbelean idatzi du kostata
adostutakoa. Gero irakasleak berak
zenbat puntu emango liokeen atal bakoitzari idatzi du arbelean. Dekretuari 0
bat jarriko liokeela ikusi dugu eta orduan aldatu nahi izan dugu, oso gaizki
genuelako. Berak erran digu jada ezin dela aldatu.
Maiatzak 24 rako azterketa entregatu behar dugula adierazi digu. Izan ere, etxean egiteko aukera eta denbora izango dugu eta nahi dugun moduan korreoz, edo eskuz berari emateko aukera azterketa eguna arte.
Artikulu batzuk bidaliko dizkigu irakur ditzagun nota ona atera nahi badugu azterketan. Aipatu digu ziurrenik ez ditugula denak
irakurriko baina baten bat irakurtzea gomendatzen digula. Berarekin gelditzen
diren klaseak apirilak 28 eta 12ko klaseak dira.
Gogoratu digu blogak
guk ebaluatuko ditugula. Maiatzak 12 an zuzenketa egingo dugula adostu dugu.
Berak bidaliko digun txantiloiaren bitartez.
Gaueko 10 etatik
11tara bloga konpartitu behar dugula esan digu, bere korreoa galdetu diot ez nintzelako
ziur eta erran digu autore bezala gonbidatzeko. Lankidetza, elkarlana,
demokrazia erreala ikusi dugu klasean autaketetan eta gure kabuz aukeratu
dugunean. Nahiz eta inoiz ez egon denak ados gure kabuz aukeratu dugu eta hori gustatu zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario