Lehenik eta behin denen artean didaktikan orain arte egina genuena gogoratzen egon ginen. Hauek izan ziren saioaren hasieran ateratako kontzeptuak ( ordenean ):
- · Cajas de vida
- · Dekretua
- · Sarramona ( kanpoan aztertu genuena)
- · Curriculum dekretua
- · Paradigmak
- · Programazio didaktikoa
- · Antzuolako eskola
- · Ebaluazioa
- · Centro de interés
- · Esku-hartze printzipioak
- · Programazio didaktikoa
Programazio didaktikoa egiteko pautez aritu ginen.
Zer
egin beharko dugu? Irakas/ikas prozesu bat diseinatu beharko dela esan zigun. Programazio didaktikoa urteko programa bat izan behar zela erran zigun. Eta esan zigun heziberri programazioan dekretu zaharra eta berria erabili dezakegula, zaharra jarraitzeko errazagoa zela. OCD- a ere jarraitu behar da
Programazio didaktikoaren elementuak hauek dira:
- Oinarrizko zehar konpetentziak eta oinarrizko diziplina barneko konpetentzia, helburuak, edukiak, ebaluazioa eta metodologia.Unitate didaktikoari dagokionez programatik aterako dugu. Gure dekretuek aldez aurretik zein diren hezkuntzaren xedeak adierazten dizkigu. Zein dira hezkuntzaren xedeak? Esate baterako mundua aldatzea eta mundu hobeago baten bila joatea. Nahiz eta zaharrak izan berriak ere badauka. (Hau azaltzen digun bitartean dekretu zaharra ikusi dezakegu pantailan)Guk programaketarekin hasi nahi genuen eta Andoni harrituta gelditu zen hainbertze esplikazio eman eta gero lehenagotik kapaz ginela pentsatzean. Orduan klasean eman zigun denbora programaketa didaktikoa egiteko, honen bidez zalantzak genituenean Andoniri galdetzen genizkion. Klasea baliagarria iruditu zitzaidan alde batetik programaketa eta unitate didaktikoari buruz informazio gehiago prozesatu nuelako eta bertzetik programaketa didaktikoarentzat denbora utzi zuelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario