viernes, 27 de enero de 2017
Nire blogaren aurkezpena
Kaixo! Lehenik eta behin nire burua aurkeztuko dut. Haizea da nire izena eta hemezortzi urteko neska bat naiz. Lesakako herri ttiki polit batean bizi naiz. Haur hezkuntzako karrera ikasten ari naiz, lehenengo kurtsoa. Nere zaletasunen artean erran behar dut aunitz gustatzen zaitela dantzatzea eta zumba egiten dut hastean bi egunez. Mendia anitz gustuko dut. Nere familiarekin bizi naiz nere gurasoak, ahizpa, eta hiru txakurrekin, mendian. Filmak ikustea gustuko dut, batez ere: erromantikoak, beldurrezkoak eta komedia. Nire inpresioa asignatura honekiko ona izan da, eta espero dut asko ikastea. Irakasle on bat izatea da nire ametsa, eta hau hasiera bat bertzerik ez da. Blog honetan eguneroko gisako bat egingo dut ikasgelan egindakoa azalduz eta lanak ere erantsiko ditut. Poliki-poliki ondo osatuko dudala espero dut, eta gogoz saiatuko naiz. Berterik gabe, ongi pasa asteburua!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario