lunes, 20 de febrero de 2017

2017/02/17

      Ortziraleko klasera gogoekin sartu nintzen. Izan ere psikomotorra izaten dugu lehen orduan eta arras gustura pasatzen dut. Azken ordua zen gainera eta ondoren egun batzuk genituen libre, inauteriak etab. 
Irakaslea sartu eta blogari buruz hitz egiten hasi ginen, noizko egon behar zuen egina, baita irakurri behar zen testuaz ere. Bertzalde, irakurri behar zen curriculuma nork irakurria genun galdetu zigun Andonik eta nik baietz erran nun bertze batzuekin batera. Berak, bapatean, klasea kanpoan ematea proposatu zuen ta anitz gustatu zitzaidan ideia. Izan ere, beti nahi izan dudan zerbait izan da eta gainera egiten zuen eguraldi onarekin aproposa! Askotan, lau pareten barrutik ateratzea garrantzitsua iruditzen zait, azkenean kanpoan orokorrean eta bertze modu batean ikasten dugula da nire iritzia. Gustatu zitzaidan erran ziguna, berak besoa ematen duela osorik, hots, guztia bere partetik, baina gauzak oker egin ez gero gutxiago ematen joango dela. Hau da, gure partetik ere jarri behar dugula eta ikastera gindoazela kanpora, ez isilik egotera edo eta lagunekin gaiarekin bat ez zetozen gauzetaz hitz egitera.

      Partaidetza eskatu zigun eta curriculumari buruz hitz egitea irakurri behar genuen testuaren inguruan. Kalera ateratzen zenerako ikasle guztiok nonbait bilduta egon behar ginela eta bertan emango genuela klasea erran zigun. Kalera irten eta magisteritza  eta arkitektura edifizioaren ondoko banku batzuetan jarri ginen zirkulu bat osatuz. Nire uste apalean aldaketa hori gustatu zitzaigun, klase magistral anitz izaten bai ditugu. Gai ezberdinak atera ziren eta poliki poliki konturatu nintzen geroz eta jende gehiago animatzen ginela hitz egitera. Nik hasieran nahiago nuen bertzeak entzun eta apunteak hartu, baina gero, gai batzuk ateratzen zihoazen einean jada hitz egiteko gogoa sentitzen nuen edo barruan neukan hori askatzeko. Biziki esperientzia polita izan zen. Lehenengo politikari buruz hitz egiten hasi ginen, zenbateraino hartu behar duen esku irakaskuntzan eta zenbateraino esperientziadun irakasle batek. 

      Aipatutako bertze puntu bat familia eta hezkuntzaren arteko lotura zenbaterainokoa izan beharko litzatekeen izan zen. Nola askotan eskolak mugak jartzen dituen eta gurasoak klasetik kanpo nahiago dituzten. Garrantzitsua iruditu zaigu elkarlan hori eta proposatzen egon gara zer egin daitekeen harremana estuagoa izateko familia eta eskolaren artean. Esate baterako ekintzak antolatzea, zerbaitetaz asko dakien guraso batek ikasleei azaltzea gai horri buruz, tailerrak antolatzea. Ikastolara liburu bat irakurtzera etortzea gurasoren bat. Honako adibidea azaldu zen. Imagina dezagun haur guztiek dakitela irakurtzen eta horietako bati kostatzen zaiola. Haren aita edo ama etorriko balitz, haurrak pentsatuko zukeen bere partez irakurtzera datorrela eta horrek bai eskolan eta bai etxean motibazioa ekartzen al lioke laguntza horrek.

      Gai horrekin gora behera ari ginenean honakoa erran zuen irakasleak: "Unibertsitatera gurasoak ekarriko bagenitu zuen aurkezpen bat ikustera. Nola baloratuko zuketen zuen burua? Zein nota jarriko zizueten?" Baten batek erran zuen: "10, bere alaba naizelako!" Orduan Andonik erran zuen: "a bai?" Eta zuek nola ebaluatuko dituzue zuen ikasleak? Besarkada gehienak ematen dizkizuenak? Edo muxu gehien?" Eta honakoa erantzun genuen: "EZZ!". Bertzeren batek: "bua.. neri akatsak ta akatsak seguru!" Baina praktikan jarri gabe ezin jakin.

     Atera zen bertze gai bat honi lotutakoa: zenbateraino egin behar diogu kasu ume bati eskatzen duenean eta ez duenean eskatzen? Hemen iritzi desberdinak atera ziren. Besarkada bat eman ez gero eman, baina bakarra eta bere kabuz utzi, jolasean. Bertzela beti irakaslearen ondoan egon nahiko bai du eta horretarako joera handia dago. Ikasketa desberdinak ere aipatu dira. Proiektu desberdinak eta bakoitzak zekienetik azkenean ezagutza dexente barneratu ditugu.
     
     Klaseko argazkia ere atera genuen eguzkiarekin goxo goxo, batzuetan begietan ematen zidan baina horrek ez du kentzen gustatu zitzaidala. Eta inportanteena, berriz ere errepikatuko nukeela ortziraleko saioa. Nik uste dut beharrezkoa eta polita dela bertzeak zu entzun eta zuk bertzeak entzutea. Azken finean beti ikasten duzulako zerbait eta horrelako moduan bada ba askozez hobeto. Bukatzeko erran informazio ugari jaso dudala eta konten nagola ikasitakoarekin. Gaurko saioan emandakoa lotu dezaket nire iraganean bizitako esperientzia ugarirekin, lehen aipaturiko gisan. Ikastolan bizitakoarengatik eta konpartitu ahal izan ditudalako nire ezagutzak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario