miércoles, 22 de febrero de 2017

2017/02/10

     Otsailak 10eko Ostiralean klasean sartu eta irakasleak galdetu zigun ea irakurria genuen haur hezkuntzako curriculum dekretua. Denok ezetz erantzun genuen eta ez genuenez inork deskargatua klasean bertan deskargatu genuen. Curriculuma banatzeko hasieran arazoak izan genituen, baina azkenean antolatu egin genuen. Taldeka jarri ginen eta binaka edo hirunaka 3 orri irakurri genituen. Ondoren orri horietatik guretzat garrantzitsuena zena aukeratu genuen eta ideia nagusiak idazten joan ginen. Berez aurkezpen bat egin behar genuela uste genuen baina lehenengoek baino ez zuten egin aurkezpena. Gero konturatu ginen honen guztiaren helburua bertze bat zela. Denon artean drive bat egitea. Bakoitzak gure korreoa bidali genuen eta irakasleak drivea sortu zuen, gure egitekoa hurrengo asterako gure curriculum propioa egitea zen. Maddi, Eider eta neri tokatu zitzaigun zatia honako hau izan zen:

40-42 orrialdeak (Eider Gil, Maddi Aguirrezabal eta Haizea Etxeberria)

3.2.– Bigarren zikloa.

1. MULTZOA. Hitzezko eta idatzizko komunikazioa → Komunikazioa sustatu eta garatzeko modu ezberdinak, hala nola, zentzumenen bitartez.

  • Pertsona helduek eta haurrek eguneroko bizitzako egoeretan dituzten komunikazio-xedeak ulertzea eta, arian-arian, horietara egokitzea.
  • Ahotsa deskubritzea eta probatzea.
  • Ahoz adierazitako testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak, errimak, esaera zaharrak, asmakizunak, etab.
  • Informazio, beharrizan, emozio eta gogoak hitzen bidez adierazi eta azaltzea eguneroko bizitzako egoeretan.
  • Hizketaldiak eta elkarrizketak abiatzeko estrategia egokiak erabiltzea, hots, oinarrizko arauak erabiltzen hastea  (deiak egitea, hitz egiteko txanda betetzea, begietara begiratzea, etab.) horretaz gain, horietan parte hartzea sustatzea eta arretaz entzutea.
  • Sormena adieraztea hizkuntzaren ahozko erabilera egiten duten jolasetan, ondo pasatu eta ikasteko.
  • Idatzizko hizkuntzara hurbiltzea, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko bitarteko izan dakien.
  • Literatura-testu errazak, tradizionalak eta garaikoak, entzutea, ulertzea eta errezitatzea, plazera sentitzeko eta ikasteko.

2. MULTZOA. Gorputz-hizkuntza → Gorputz-eskemari esker transmititu daitekeen komunikatzeko era.

  • Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak finkatzea mugimenduaren bidez.
  • Gorputza eta mugimenduak egokitzea, adierazpenak egin edo komunikatzeko asmoarekin, pertsonen, espazioen, denboraren eta objektuen ezaugarrien arabera.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea.
  • Gainerako pertsonen adierazpen, azalpen eta antzezpenekiko interesa eta begirunea izatea.

3. MULTZOA. Matematika-hizkuntza → Norberaren ingurunean dauden gauzak behatu eta ezagutzea.

  • Objektuen eta materialen ezaugarri batzuk (kolorea, forma, horien egitekoa, etab.) ezagutzea eta bereiztea. Objektuen arteko antzekotasunak eta diferentziak hautematea.
  • Eragiketa errazak egitea (kentzea, gehitzea, banatzea, etab.) arazo-egoerak ebazteko.
  • Neurtzeko unitate arautu eta arautu gabe batzuk eta neurtzeko tresna batzuk ezagutzea.
  • Lan eta ziklo batzuk denbora-unitateekin (eguna, astea, urtaroa, urtea, etab.) duten erlazioaren zenbatespena egitea eta eguneroko bizitzako jarduerak denboran kokatzea (eguna, gaua, goiza, arratsaldea, astea, jaieguna, etab.).
  • Norberak eta objektuek espazioan duten kokapena. Posizio erlatiboak.
  • Inguruneko elementuen forma lauak eta hiru dimentsiokoak identifikatzea. Oinarrizko gorputz geometriko batzuk esploratzea.
  • Topologia-kontzeptu oinarrizkoak jakitea (irekita, itxita, barruan, kanpoan, gertu, urrun, etab.) eta leku batetik bestera joatea, ematen zaizkion jarraibideen arabera.

4. MULTZOA. Arte-komunikazioko beste modu batzuk

  • Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
  • Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta teknikak erabilita.
  • Hizkuntza plastikoaren zenbait elementu deskubritzea eta probatzea (linea, forma, kolorea, egitura, espazioa, etab.).
  • Arte-adierazpenak baliatuz adieraztea eta komunikatzea gertakariak, sentimenduak, emozioak, bizipenak eta ametsak.
  • Soinu eta erritmo errazak sortzea melodiak edo beste elementu batzuk (testuak, irudiak, etab.) interpretatzeko.
  • Inguruko soinuak eta haien ezaugarri eta kontraste oinarrizkoak (zarata-isiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia) bereiztea.
  • Genero eta estilo askotako obra batzuk entzutea.
  • Ikus-entzunezko bitartekoetatik igortzen diren mezuak interpretatzen hastea eta haien bidez mezuak igortzen hastea.

2.4. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak

1) Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko

● Sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.
● Askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu. Emozioak, sentipenak adierazteko.
● Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak

2) Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta errespetuzkoa izanda.

● Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan
● Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko.
● Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan azaltzen ditu.
● Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak (mezuak, kontakizunak  etab.), eta ulertu egiten ditu.

3) Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta gizarte-harremaneko jolasetan.

43-45 orrialdeak (Ana Guerrero eta Itsaso Ibarzabal)

2.4.– EBALUAZIO-IRIZPIDE ETA –ADIERAZLEAK
1) Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko.
● Sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.
● Laguntza eskatzen du beharrizanak eta bere gogoa asetzeko.
● Askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika, etab.) bere beharrizanak, emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko.
● Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu bere beharrizanak, sentsazioak eta gogoak azaltzeko.
● Arian-arian, harremanak egiten ditu bere gogo-aldarteen eta aldarte horien arrazoien eta
ondorioen artean.

2) Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta errespetuzkoa izanda.
● Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide ugarirekin komunikatzeko,
gizarte-arau batzuk betez (besteari entzunez, solaskideari begiratuz, hitz egiteko txanda betez,
etab.).
● Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak (mezuak, kontakizunak, literatura-ekoizpenak,
deskribapenak, azalpenak, informazioak, etab.), eta ulertu egiten ditu.
● Ahozko hizkuntza darabilten jardueretan parte hartzen du: asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen irakurtzen, hitz-segidak errepikatzen, ipuinen amaierak aurreratzen, eta antzekoak egiten.
● Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko.
● Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan azaltzen ditu.

3) Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta gizarte-harremaneko jolasetan.  
Gero eta denbora-epe luzeagoetan eusten dio arretari komunikazio-egoeretan.
● Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu hartu-emaneko komunikazio-egoeretan.
● Jolasetan, pertsona helduen eta/edo kideen komunikazio-xedeak ulertzen ditu.
● Arretaz eta errespetuz entzuten du solaskideek hizkuntza eta dialekto askotarikoetan adierazten dutena.
● Atzerriko hizkuntzan egindako jardueretan parte hartzen du.

      Curriculum dekretua osorik drivean konpartituta dago. Lanak banatzeak azkarrago egitea eragiten du baina iruditzen zait oso luzea atera zaigula laburpen bat izateko eta nahiz eta lana egin ez dugula bere osotasunean bete burutu beharrekoa.
Hemen daukagu lana osorik:
Haur hezkuntzako curriculum dekretua 

No hay comentarios:

Publicar un comentario