domingo, 12 de marzo de 2017

2017/03/03

Egun honetan ez nintzen unibertsitatera joan, beraz egun horretan emandakoa zer izan zen galdetu nuen. Esan zidaten irakaslea nahiko dezepzionatuta zegoela ez genuelako gure partetik dena ematen. Horri buruz hitz egin ondoren lehen gaiarekin hasi dira eta klasekide batek apunte hauek pasa dizkit egunean jarri eta emandakoa ulertzeko:


     Didaktika ikastearen artea da. Literatura genero batekin loturik agertu zen: genero didaktikoarekin, alegia. Horretan, teatro edo poesiaren bidez, entzule edo irakurleei mezuak irakasten zitzaizkien.

Didaktikari buruzko definizio asko eman dira. Honako hau da garrantzitsuena: Ezagutza teoriko-praktiko eta teknologiaren eremuak komunikazio testuinguruan garatzea irakasle-ikaste prozesua batean.
Didaktika ikaskuntzaren gestio moduan definitzen badugu egoera azterketa nola egin, helburuak nola formatu, zer nolako metodologiak aukeratu, motibazioa nola sortu… Komunikazioan eta elkatrukean oinarritzen den prozesua da eta horrela eremua askoz gehiago zabaltzen da, irakaskuntza ezagutza batzuen transmisio moduan bakarrik definitzen badugu gestioa kontutan hartu gabe. 
Azken hamarkadetan, irakaskuntzaren dimentsio soziologikoak, politikoak, ideologikoak... berreskuratzeko kezka  sartu da Didaktikan. Azken finean, behar batzuk sortu direlako. Adibidez, dimentsio soziologikoan ikus dezakegu kultura desberdinetako pertsonak daudela eskoletan lehen ikusten ez zena. Politika eta ideologiak ezin dira alde batera utzi, beharrezkoak dira.
Familia desberdinetan bereiztuta:
Targaryen Medikuntza: Pastila bat eman eta gaixotasun bat sendatzen da. Beste pastila bat eta beste gaixotasun bat sendatu. Hori zientzia da.
Lannister Psikologia: Ikasle talde bati test bat pasatzen zaie eta ondoren ze emaitza eman dute konparatzen dira. Hori zientzia da.
Stark Magisteritza: Ikasle talde bati karrera bukatu eta 5 urtetara nola dauden galdetzen zaie. Beste 5 urte pasa eta berdina egiten zaie. Hori zientzia da.
Familia horiek begiratuta ikuspuntuaren arabera desberdina izan daiteke. 

      Paradigma bat halako komunitate zientifiko bateko kideek halako une historiko batean elkarrekin daukaten fokatze komuna da. Didaktikaren eremuan, gainera, irakastea zer den, eta nola eta zertarako egin ere esango du.
Paradigmaren barruan, usteak, balioak, teoriak, ereduak, metodologia eta ikertzeko teknikak... aurkitzen ditugu. Eta paradigma bakoitzak bereak ditu.
Dirudienez, paradigmak sortu, garatu, aldatu eta azkenean desagertu egiten dira. Batzuetan, paradigma batek beste baten tokia hartzen du; beste batzuetan, zientzia edo diziplina berean paradigma batzuk elkarrekin aurkitzen dira, gaur egun Didaktikaren kasuan gertatzen denez.
Gaurko Didaktikan aurkitzen diren paradigmak edo orientazio zientifikoak lau dira:
·         Arrazionalista, positibista edo teknologikoa: Ikusmolde honen interesa teknikoa dela esan dezakegu. Ezagutza objektiboa eta unibertsala lortzen saiatzen da. Errealitatea bakarra, ukigarria eta zatigarria ikusten du (ikasteko edo aztertzeko). Liburu bat.
·         Hermeneutikoa, fenomenologikoa edo interpretatzailea: Paradigma honek interes praktikoa duela baiezta dezakegu. Ekoitzi nahi duen ezagutza mota subjektuartekoa (intersubjetivo) da eta egoera partikularretan aplikatzekoa (hasieran behintzat). Errealitatea askotarikoa, ukiezina eta holistikoa da.
·         Kritikoa edo soziokritikoa: Interesa askatzailea da. Oinarrizko ideiak subjektuartekotasuna (intersubjetividad) eta gizarte-eragina dira. Errealitatea dinamikoa, ebolutiboa eta elkarreragilea da.
·         Eklektikoa edo agertzen ari dena. 
      
            Honekin lasaiago gelditu nahiz, klasea galdu nuen eta.Etxean apunte hauek irakurtzen egon naiz eta gero lagun batekin klaseari buruz hitz egin dut dena argiago gelditzeko.



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario