sábado, 25 de marzo de 2017

2017/03/20

     Asteleheneko klasean nere burua iada klasera joateko prest ikusi nuen, izan ere ez neukan sukarrik. Klasea gogoratuz, Andonik bideo bat jarri zigun eta honakoa azaldu zigun bideoa abiarazi baino lehen: hogei minuturo bost minutu utziko zituela taldean hitz egiteko bideoari buruz. Hau ikusi bitartean ordenadorean apunte mordoska hartu nituen eta gero nire apunteetatik esanguratsuena iruditu zitzaidana taldean partekatu nuen. Bakoitzak berak idatzitako ideiak erraten ari zen eta poliki poliki irakasleak azaldutako moduan sailkatzen hasi ginen, ondoren etxean drive bat ireki eta denen artean egiten egon ginen. Bakoitzak posible zuen orduan. Honakoa izan zen egin genuen sailkapena:

  •   Metodologia: Erabiltzen duten metodologia oso dinamikoa da, praktikari eta errealitateari garrantzi   handia ematen zaio. Gizartea aldatzen doan heinean, eskola aldatu eta gizartera moldatu egiten da. Pertsonetan oinarrituta dago eta eskola horren dinamikan irakasleen erabakiak garrantzitsuak dira. Izan ere, haurren gaitasunetan sinisten dute, haiek pentsatzeko, mundua sentitzeko eta oztopoak gainditzeko gai baitira. Horretaz gain, proiektuka lan egiten dute, atal desberdinak landuz. Era honetan lan egiteak haurren konpromezua eskatzen du, haurrak proiektuaren partaide aktiboak izan behar dira eta orden bat jarraitu behar dute. Irakasleei dagokionez, proiektua sakonki aztertu behar dute, konkretutasuna bilatuz eta garrantzitsuak diren edukiak landuz. Ate irekiak egiten dituzte.
HH.Proiektuak
Espontaneoak dira,ez daude planifikatuta. Txokoak erabiltzen dituzte eta zirkulatzen librearen metodoa erabiltzen dute. Adin desberdinetako haurrak elkarrekin daude. Gelak irekiak dira,nahi duena sartzeko. Proiektuak gelan suertatzen diren gaietatik abiatzen dira. Behin gaia aukeratuta izan,ikertzen da eta irteerak egiten dira.
LH.Proiektuak
Planifikatuak dira, lehen hezkuntzako haurrek aurrera begiratzeko gaitasun gehiago dutelako. Haurrak gaiak hautatzen dituzte. Planifikazioa ez da txikia izaten.
Haurrei planifikatzea eskatzen zaie, hasierako eta bukaerako planifikazioak aberasten doaz.
  •  Edukiak: kontzeptua, prozedura, jarrera.
Hezitzaileak ez dute era konduktista batean jokatzen, baizik eta haurrei zer egin behar duten galdetzen diete eta beraien proposamenak entzuten dituzte. Era honetan, haurrei
zeresana dutela transmititzen diete eta hauek, ordea, partaide aktiboak bihurtzen dira.
Beste alde batetik, haur bati ariketa bat gaizki egin duela esan ordez, hezitzailea haurra prozesu hori egiteko zer pentsatu duen pentsatzen saiatzen da eta ideia hori zuzentzen laguntzen dio.

Helburuak:
    1) Poliki poliki gela komunitate bat bihurtzea.   
    2) Errealitatean murgildu eta haien kabuz oztopoak gainditzen hastea.        
    3)Emozioak eragitea
    4) Umeak jakitun direla sentitzea
    5) Konprometituak izatea bai ikasleen eta baita irakasleen aldetik ere.
6) Haurren esfortzua baloratzea, emaitza ordez.
7) Haurrei baloreak transmititzea.
8) Haurrak beraien buruan konfiantza izatea
   Konpetentziak: Oso garrantzitsua da erronka berrietan haurrek beren kabuz aurre egitea lortzea. Eta honako erronkak esanguratsuak izatea, zentzua daukaten erronkak.

        Ebaluazio irizpideak:Egindako lanetatik,haurrak pentsatu dutena analizatzen da.Helburua, denon aurrean pentsatu duena eta erabili duen sistema azaltzeko gaitasuna da.
            Beste alde batetik, azaltzen digu ez dagola aniztasunik inklusiorik gabe eta inklusioa aniztasunik gabe ere ez. Horretaz gain, oso garrantzitsua iruditzen zaie haurrak gauza berriak burutzeko beraien burua gai ikustea, bestela ezingo diote erronka berriei aurre egin. Beraien buruan konfiantza izateko ezinbestekoa izango da beraien ingurunearekin ondo sentitzea, hau da, beraien taldearen partaide sentitzea.

  Ondorioak: Gurasoei emozioak transmititzea lortu nahi da haurrek egiten dutenaz informatzean.

  Taldekatzea: Esaten du oso garrantzitsua dela denok elkarrekin lan egitea, beraz, talde lanean asko aritzen dira eta inor ez dela mehatxaturik sentitu behar.

  Denboralizazioa: Ez dute denboralizazio itxia. Jarduerak burutzeko orduan, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen dute eta bakoitzari behar duten denbora uzten diete.

  Espazioa: errealitatea

  Aniztasunaren trataera: Irakasleak haur guztien ideiak zein iritzia entzuten dituzte. Desberdinak garen aldetik, desberdin pentsatzen dugu eta hori aniztasuna suposatzen du. Aniztasunak, inklusibitatea suposatzen du, izan ere, denon pentsamenduak garrantzitsuak dira.

  Baliabidea: Errealitatean oinarritzen diren baliabideak erabiltzen dituzte, adibidez, planoak.

SGaurko saioa gustatu zait erabilitako metodologiagatik izan ere bideoa ikusi eta apunteak hartzen egoteak denbora guztian erne egotea eskatzen du eta eginez eta ulertuz gauza asko ikasi ditugula uste dut. Nik behintzat bai. Honako sailkapena ostiralerako osatu eta egitea eskatu zuen irakasleak eta aurreko lerroetan ikusitako sailkapena egin genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario