sábado, 25 de marzo de 2017

2017/03/17

        Asteazkenean lagunekin tortila pintxo bat jaten ari nintzela mareatuta sentitu nintzen eta buruko mina hasi zitzaidan. Klase bat izana nuen baina bigarren klasera joateko ez nintzen kapaz ikusi beraz Lesakara bueltatu nintzen. Termometroa jarri eta sukarra neukan, baita ortzegun eta ortzilean ere. Beraz, ez nintzen klasera joan. Bazkaldu ondoren galdetu nien lagun batzuei zer egin beharra zegoen eta baita ere taldeari nola antolatu behar ginen programazio didaktikoa egiterako orduan. Hasieran  broma bat egin ziguten nire lagun bati eta neri, esanez programaketa didaktikoa astelehenerako zela eta gainera bakarka. Momentu hortan nahiko seria jarri nintzen eta goizean irakurtzen hasitakoa irakurtzen jarraitu nuen, programaketa mota desberdinak behatuz. Lan zaia iruditzen zitzaidan bakarka egiteko baina astelehenerako bazen egin beharra neukan. 

        Gero bertze lagun batek erran zian Andonik programaketa didaktikoa astelehenerako bidali zuela bengantza moduan eta oraindik gauza asko zeuzkala guri azaltzeko. Taldean izango zela lana eta ez zela astelehenerako. Momentu ortan nahiko lasaitu nintzen, horrela denbora gehiago baneukan lanak egiteko. Unitate didaktikoaz hitz egiten egon zirela esan zidaten. Orduan irakurtzen jarraitu nuen baina geroxeago ohatzean sartu nintzen buruko minarekin jarraitzen bai nuen. Berri ona izan zen niretzat momentu hortan broma bat zela esatea gaixorik nintzelako eta errekuperatzean egin genezakeelako egin beharrekoa. 

        Irakaslearen jarrerari dagokionez egokia iruditzen zait, ulertzen dut. Izan ere, irakurgaiak eta lanak ez egiteagatik egin zuen, guri beldurra edo sartzeko, nik uste. Eta normala da, guk ez badugu gure partez ematen berak horrelako gauzak erratea. Gainera ongi portatu da azalduko digulako.

        Bukatzeko klasean emandako materialari dagokionez eskatu nituen apunteak egunean jartzeko eta etxean irakurri nituen. Asteburuan zehar poliki poliki errekuperatu nintzen eta sukarra pasa zitzaidan. Lasai ibili nintzen eta astelehenean jada klasera joan nintzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario