2017/03/06
Lehenik eta behin irakaslea klasera sartu da eta galdetu du ea zeintzuk irakurria zuten irakurri behar zen artikulua. Ni aurreko saioan ez nintzen egon eta nahiko galduta nengoen momentu hortan. Ikusi duenean zenbat pertsonek irakurri ez duten artikulua triste ikusi dut, dezepzionatuta. Eta orduan arbelean esku bat marraztu du. Eta azaldu digu berak beso osoa ematen duela, beregan dagoen guztia, baina mina ematean besoaren zati bat galduko dugula. Eta besoaren marrazkiaren zati bat kendu du. Denak nahiko isilik gelditu gara. Hala ere, nik pentsatzen nuen horrelako zerbait gertatuko zela, izan ere, abisatu zigun lehenago. Gainera naiz eta nik aurreko astean ezin izan nuen etorri, aipatu du lehengo saioan horri buruz hitz egiten egon zirela beraz amorru pixkat eman dit ez egiteak. Zorionez beste aukera bat eman zigun ostiralerako irakurtzeko eta pixkat lasaitu nintzen. Konturatu nintzen ez banuen irakurtzen ez nuela ulertzen jarraituko.
Ikusi dugu gure irakaskuntzan betetzen dugun eskema honakoa dela: informazioa hartu+memorizatu+azterketa. Irakasleak galdetu digu: "ze falta zaio eskema honi?" Eta berak erantzun dio galderari. Dena falta zaio, eta egia da. Orduan ideia desberdinak esaten joan gara. Denon artean poliki poliki eta irakaslearen laguntzarekin eskema osatuz. Ikusi dugu garrantzitsua dela besteekin gauzak planteatzea, gai ezberdinak diskutitzea, esperimentatzea, hau dena deskribitzeko marrazkiak egiten jakitea... eskema batean hau dena eta gehiago egiten dugu eta umeak aldatzen doaz.
Honez gain erran zigun zinean estrenatutako pelikula bat ikusteko, oso ona zela. Pelikulak "La llegada" dauka izena, esan digu autorearen izena begiratzeko eta teoriaren izena bilatzeko
Ikasketa esanguratsuak nolakoa izan behar duen hitz egiten egon ginen, hona hemen behian harturiko hainbat datu.
INKLUSIBOA
|
(Ikasketa) Esanguratsua
|
Baldintzak
Jarrera AKTIBOA: parte hartzea,
etxeko lanak egitea
Material esanguratsuak eta
potoluak:
ARTIKULUAK
|
Koherentzia
bizipena
|
Konstruk
|
Kontzeptu
barneraketa
|
Ikusten dugunez ikasketa esanguratsu batek inklusiboa izan behar du. Jakina da egoera berri bat bertaratzen zaigunean erantzun bat bilatu behar dugula. Ez dakigun zerbait burutu behar dugu. Egoera bat aldi bat baino gehiagotan errepikatzean, edo antzeko egoera bat, azkenean eskema sortzen da.
Bukaeran bi bideo jarri zizkigun lehena honakoa izan zen:
Ken Robinson: Cambio de paradigmas en la educación - RSA Animate (doblado al español)
Egia erran bideoa hasi zenetik bukaera arte adi egon nintzen. Izan ere hagitz interesgarria iruditu zitzaidan, eta gainera, egia zioen, egia asko. Eta ba bai, pentsarazten zaituen bideo hoietako bat zen.
"Es mejor tener una titulación que no tenerla, pero ya no es ninguna garantia." Ikusi dugu haur hezkuntzan genio gehiago zeudela %99-a, baina haztean hori aldatzen dela. Beraz ez da ikasteko kapazitateagatik baizik eta nola ikasten dugun. Denei berdin erakusten zaie, modu berdinean eta gai berdinak, nola da posible hori?? ( Esate baterako, ez da posible 30 ikasle izanta horiek denak berdina egin nahi izatea.)
Ikusi dugun bigarren bideoa gai berdinetik zihoan, nahiz eta motsagoa izan ederki ulertzen da. Bideo hau jada ezagutzen nuen, ikusia nuen eta arrazoi guztia duela iruditzen zait. Daukagun irakaskuntzan ez da kontuan hartzen guztiok garela ezberdinak, eta guztiok ditugula gaitasunak.
"Todos somos genios. Pero si juzgas a un pez por su habilidad de trepar árboles, vivirá toda su vida pensando que es un inútil" Oso interesgarria, anitz pentsarazten du. Irakasleek eta batez ere irakasle bokazionalek ikustekoa. Baliagarria guretzat. Pertsona bakoitza desberdina gara, bakoitzak gure gaitasunak ditugu, ez genuke gure gaitasunetan sinistu behar ?
"Todos somos genios. Pero si juzgas a un pez por su habilidad de trepar árboles, vivirá toda su vida pensando que es un inútil" Oso interesgarria, anitz pentsarazten du. Irakasleek eta batez ere irakasle bokazionalek ikustekoa. Baliagarria guretzat. Pertsona bakoitza desberdina gara, bakoitzak gure gaitasunak ditugu, ez genuke gure gaitasunetan sinistu behar ?


No hay comentarios:
Publicar un comentario